Gure ibilbideari leial izanez berriz ere zeruertz desberdinetatil heldu diren artisten obrak ezagutaraziko ditugu. Desberdinak dira beren jatorri geografikoetan, beren estiloetan eta tekniketan. Bigarren aldikotz "zeruertz desberdinak" erakusketa antolatzen dugu Donibane Garazin 2010eko urriaren 3tik abenduaren 4erat. Erakusketan If Matxikote, Begoña Durruty, Iñaki Olazabal, Keith Hill eta Josette Dacostaren obrak ikusgai izan dira.
If Matxikote Uztaritzen sortua da. Herri horretan bizi da eta han egiten du lan. Arte ederretako ikasketak burutu ditu Bordalen eta Baionan.
Margoa eta bere grafista lana uztartzen ditu. Marrazkilaria eta webgune sortzailea da ofizioz. Figuratiboa eta abstraktoaren mugan da.
Bere arteak idazkera automatikoarekin zerikusia du. Bere gogoeten dantzan uzten du bere burua, une bakoitzaren arranguren arabera: gizakiaren jarrera, ordarkortasuna, lehia, kultura primitiboak.
Begoña Durruty Arizkunen bizi da Nafarroan Baztanen. Bere sorterria da.
Joxe Mari Apezetxeari esker margotzen ikasi du, bere irakaspenak eta sustengua ontzat hartuz. Apezetxea ondoko herrian bizi da, Erratzun. Cézanne margolariaren eragin haundia izan du.
Begoñak marrazteko jite berezia du; haurren liburu irudigilea ere da.
Iñaki Olazabal Gipuzkoan sortua da Andoainen. Zumaian bizi da eta han egiten du lan.
Zinkazko zizelanak egiten ditu, azido batzuk erabiliz gris toinu desberdinak ateraraziz. Zizelan batzuk garita itxura dute, beste batzuk gudari batzuen kaskoak dirudite.
Berriki, Zumaiako parke publikoan zizelan andana bat estrenatu du « elkarrizketa » izenburupean. Horrela, komunikatzeko beharraz orroitarazten dauku, iritzi desberdinak dituztenen artean ere bai.
Keith Hill Oxforden bizi da, Ingleterran. Harrizko zizelanak egiten ditu, metalezkoak eta zurezkoak. Denak kolore biziz margoturik.
Bere gaiak dira, jendeak, sendiak, kabalak. Lehenagotik, hezilaria zen serbitxu sozialetan eta bere zizelanen bidez begi klixka umoretsua bat helarazten dauku.
Mundua molde alegera batetatik ikusarazi nahi dauku. Alta berak mesfidantza doi bat ironiko batetatik begiratzen du.
Josette DacostaIzuran bizi da Baxe Nafarroan. Bere langia Donibane Garazin du.
Eremu gordin eta latzen gainean margotzen du. Bere koloreak nahasiz argidura eta egitura efektuak sortzen ditu. Estilo figuratibotik abiatu da, Euskal herriko herri eta etxeetatik inspiratuz bainan orain abstrakzioruntz badoa.