Home
Français
Ateliers de peinture
Prix Itzal aktiboa 2013
     Nos expositions
Contactez-nous
Euskara
Margotze tailerrak
Itzal aktiboa saria
   Gure erakusketak
EmazteArtea Garazin
GazteArtea Garazin
Olmo, Etxebarria, Dacosta
Emazteen artea V 3-4 11
Zeruertz desberdinak II 10/10
Impulsos 5-6.10
Emazteen artea IV 3-4.10
Zeruertz desberdinak 10.09
SOLIDO / LIKIDO 09
Emazteen artea III 3-4.09
Kolatze Artea 11.08
Bilketaren artea  6.08
Emazteen artea II 3.08
Erretratuaren artea 11.07
Emazteen artea 3.07
Expo Dacosta 11.06
Expo Goenaga 6.06
Kontaktua
Español
Premio Itzal aktiboa
     Exposiciones
Contáctanos
English
Itzal aktiboa art prize
   Exhibitions
   
 


Dora Salazar, Celia Eslava, Patricyan,
  Oaia Peruarena, Josette Dacosta

Urtero "Emazteen artea" antolatzen dugun erakusketaren bostgarren edizio honetan, Euskal herrian lan eta bizi diren bost emazte artisten obrak plazaratzen ditugu:

Dora Salazar, Patricyan eta Celia Eslavak zizelanak, eta bizitzari eta emazteen eguneroko kezkei lotutako instalazioak sortzen dituzte.

Hiruek "oihalaren artea" ikertzen dute, emazteen munduan, sorkuntza betidanik oihaletatik pasatu baita. Beren obrek aspaldiko sorkuntza hori ohoratu nahi dute nolazpait.

Oaia Peruarena eta Josette Dacosta margolariek berriz, koloreak eta argia erabiltzen dituzte paisai gogorarazleak sortzeko.

Dora Salazar Alsasun sortua da Nafarroan. Bere ama dendaria zen. Orain Bilbon bizi da. Bere hizkuntza eskultorikoaren hiru gai nagusiak dira: espazioa, arintasuna, eta flotatzea. Burdinezko hariak, burdin sareak eta horrelako gauzak erabiliz, forma airestatuak sortzen ditu. Forma horiek emazteen gorabeherak orroitarazten dauzkigute.

Patricyan Gixunen bizi da eta han lan egiten du ere bai.

Burdinezko gaiak
josten ditu, ximurdikatzen, krotxetatzen, plegatzen eta brodatzen. Perlak eta margoak ere gehitzen ditu.

Hemen aurkezten dituen obretan, gardentasunezko eta iluntasunezko jokoak ageri dira. Gisa hortan animalien bizitzari buruzko gogoeta batzuetarat eramaiten gaituzten forma bitxiak agertzen zauzkigu.

Celia Eslava Iruñean sortua da eta han bizi da. Bere arbasoen belaunaldi frangotan dendari ziren.

Teknika desberdinak erabiltzen ditu: argazkia, portzelana, margoa, kolaketa, idazkera.

Gauzak, taulak, instalazio atmosferikoak eta aldarrikapenezkoak sortzen ditu.

Hemen ikusgai denak haurtzaroko arranguretan murgilarazten gaitu. 

Oaia Peruarena Irunen sortua da. Beran bizi da eta han lan egiten du.

Donostiako Iñaki Alvarez margolariaren ikaslea izan da. Baztango artista batzuekin lan egin du: Tomás Sobrino eta José Mari Apezetxea besteak beste.

Hemen, natura hilak eta argiz beteriko paisaiak aurkezten dauzkigu. Koloreeri buruzko bere gogoeta pertsonalaren emaitzak dira.

Josette Dacosta Izuran bizi da. Donibane Garazin du bere langia. Bere apaindurak Baxe Nafarroko herri eta bazterrak dira. Koloreetatik eta gaietatik indarra xurgatuz, laburbiltzen ditu abstrakziorat jotzen duen margolan molde berezi batetan. Erakusketa honetan, mendien forma borobilez nagusiki osatutako irudimenezko bazterrak aurkezten dauzkigu.

 

 

 
   
Top