Estrenatzea : martxoaren 8an larunbaten Emakumeen Nazioarteko Egunan arratsaldeko 5 orenatarik goiti
Erakusketa hainbat gunetan iraganen da : Donibane Garaziko herriko etxean, Josette Dacostaren langian, Zitadelako poterian eta Laborde etxean. Bisitaren segitzeko, Itzal aktiboa elkarteak joko-gida bat proposatzen du haurrentzat, euskaraz eta frantsesez, baita ere iharduera zonbaitzuk langian. Hitz-ordu baten finkatzeko deitu: 0671005723 Erakusketaren berriak segi itzazue http://emazteen.artea.eke.org
Emazte artisten obren erakusketa, zer helbururekin ?
Emaztek, gizonek egiten duten arte desberdin bat egiten ote dutea ? Emazte sensibilitate bat badea, gizonenetik desberdintzen dena ? Bai baldin bada, beharrezkoa dea aitzinera eramatea ?
Duela urte bateko esperientziarekin, 2007ko martxoko « L'Art au féminin » erakusketarekin, galdera guzi horieri bai erantzuten ahal dugula, pentsatzen dugu. Haatik, hori afirmatuz, ez ditugu emazteak gheto artistiko delako batean zerratu nahi. Alderantziz, gure helburua, artista horiek kontestu neutro batean adieraz ditezen da, non beraien kreazioa larderiatua den eta ez beraien generoa. Aitzineko erakusketan bezalaxe, artista bakoitzak zerbait komunikatzeko badu. Izan bere pentsaketak emazten egoerari buruz, bere apreziazioa koloreekiko, materiekiko eta formekiko, izan bere maitasunarendako bere ingurumenarentzat eta inguratzen dituzten gauza eta jendendako.
Hortan gizon artistetatik desberdintzen direa ? Asmakuntza beti dinamikoa da, izan emazte edo gizon baten lanaren fruitua. Haatik, mundu batean non gizonek gaina hartzeko gaitasun handia duten, pentsatzen dugu noiztenka emazteeri hitza uztea beharrezkoa dela.
Ana Izura
Tafallan sortua, Ana Izura Iruñako zentroan bizi da non, bere tindur ikaskuntza hasi duen Gaspar Montes Iturrioz artistaren estudioan, Euskal Herria utzi aitzin Madrid-eko San Fernando arte ederren eskolara ikastera joateko.
Bere ikasketak Bruxella eta Paris-en jarraiki ditu, belgikar eta frantses gobernamenduetako burtseri esker. Begia zorrotz, bere obretan sar liteizken objektu edo materien begi bistan da.
Artista polibalantea, tindutik zizelketara eta argazkikuntzatik kolaketara jauziak egiten ditu eta errealismo zoin abstraktuarekin lasai ari da.
Anne Broitman
Askazi Donapaleun eta Lahonce herrian bizi, Aturri bazterrean, Anne Broitman-ek Madrid-en eta Baionako arte eskolan tindua ikasi du. Emazte erne eta deliberatua, gaika tindatzea maite du, bere ingurumenean ideiak hartuz.
Bere errealizazioen artean, koadro serie bat badu, bere herriko erreketako zubi zaharrak erakusten dituena hala nola Biduze eta Joyeuse trebeskatuak Dona Jakueko erromesetarik. Orai, auzoko Pirineotako altueretan agertzen diren harrespileri buruz tindu serie bat egiten du.
Béatrice D.
Formakuntzaz ergoterapeta eta lanbidez arte-terapeta, emazte mehe eta energiaz beteriko hau, Hazparneko gainetan dagoen bere atelierrean, tindu abstraktuak egiten ditu pigmentuekin eta liho olioarekin lan eginez, haueri materia batzu gehituz harea eta Judee gudroina bezala.
Bere tinduan sartzea, errana eta ikusia ez denari usatzea da. Bere azken obren artean, kristal likidoetaz inspiratua den serie bat egin du, bere seme gehienak hori buruz tesia zientifiko bat egin duelako.
Beatriz Churruca
Iruñan sortua, Beatriz Churruca Donostin bizi da. Herri hortako arte eskola batzuetan erakasten du. Bere ikasketak Salamanka eta Bartzelonan egin ditu.
Hatsarrean tindur bazen, gero arte konzeptualari buruz abian da eta estrukturak sortzen ditu, agerian ezarten dituena naturaren eta gure kontsomazale sozietatearen desordena : hondakinen akumulazioa, botatze eta berziklapena.
2007ko urrian, Gipuzkoako diputazioak antolatutako konkurtsoan, lehen saria ukan du. Vinil argiz eginiko kuboen instalazioak, arropa zaharrez betea, proiektu kultural eta erakusketa ainitzen gauzakia izan da Euskal Herri osoa gaindi.
Celia Eslava
Oihalak, joskura, jantziak Celia Eslava-rentzat beti inspirazio iturri dira. Iruñan bizi, zeramika egiten du, koadroak tindatzen eta atxeman objektu eta oihalekin, instalazioak eta kolaketak sortzen ditu.
Dendari alaba eta arra haur gisa, joskura aipatzen du lehengo emaztek libertate medio bezala zutela eta lan egiten ahal zutela beraien familiak biziarazteko.
Baina josten duten orratzak, txistatzen duten orratzak izaiten ahal dira eta beztimendua dominazio eta errepresio iturri bat izaiten ahal da XIX. mendean krinoline moda bezala adibidez.
Colette Dubuc
Ille-et-Villaine-n sortua, Colette Dubuc-ek Rennes-eko Arte ederren eskolan bere ikasketak egin ditu, Robert Tatin artistaren, Arte Gordinaren pertsona enblematikoaren, atelierra juntatu aitzin.
1950 hamarkada hastapenean, berarekin eta bere beste bi ikaslerekin Latino Amerikara – Brasil, Argentina, Txile, Uruguai- doa. Han, beraien aktibitate artistikoaz baina ere eskuzko lanekin bizi dira.
Esperientzia hunkigarri hortatik, diziplina ainitzen jabetzea egin du baina ere, komentzimendua lortu du, artistak osoki bizi sozialean parte hartu behar duela, gazteri kreazioaren bidea errestuz.
Colette Rousserie
Sortzez Lot-ekoa, Colette Rousserie sortzaile familia batean sortu da : aita zizelkari egurraren gainean, anai bat tindur artista, beste bat arte esmaltzailea.
Berak ere, antzerkia hautatzen du, eskultura eta tinduan hasi aitzin. Miarritzen instalatua, zurrezko, berotu lurrezko eta brontzezko obrak egiten ditu non, bere antzerki ezagutzak mugimenduetan eta tentsioetan agertzen baitira.
Bere azken obrak, arte amerindiarrean inspiratzen dira : « ovoidal » formak ama-lurraren fekonditatearen ohorez apaindura batzuekin direnak, Amazoniako tribuen artetik adaptatua eta burdin gorri edo beltz eta kobre berdearen oxidoaz tindatua.
Josette Dacosta
Koloreak eta materiak kantan arraraztea, Josette Dacosta-ren axola handiena da, izan bere kolaketetan, bere lore koadroetan, bere paisaia edota margo abstratuetan. Berak ere antzerkia hautatzen du, zizelkaritzan eta tinduan hasi aitzin.
Izuran eta Donibane Garazin, Baxe Nafarroan, bizi eta lanean ari da, bere baserri ingurumenetik, naturaren eta Euskal Herriko etxe zaharretako murru eta zurren kolore zaharkituetatik inspiratuz. 1980 hamarkadan Teresa Muñiz artista abstraktaren ikaslea Madrid-en, Inglaterran eta Paris-en bizitu da, duela urte zonbait bere amaren herrira berriz jin aitzin.
Odile Lascaray
Sortzez Landibartarra, Baxe Nafarroan, Odile Lascaray-ek zurra zizelkatzen du izaki mitikoak sortuz bere herritik jalgitzen diren indar eta naturatik inspiratua. Emazte kementsua eta amorratua da bere lan egiteko moldean eta zurrari, zuhaitzeri eta naturari lotuak diren gauza guziak nabaritzen ditu.
Xiberoan, Uztaro taldeak antolatutako marrazki eta eskultura kurtsoak jarraiki ditu, Nabarrenkoxen, Biarnoan, instalatu aitzin. Hiri hontako leheneko bolborategian, harresieri loturiko eraikuntza historikoan, bere atelierra badu non, haur eta heldueri inizazio kurtsoak emaiten baititu. 2008ko apirilean Pau-en, Biarnoan, erakusketa bat eginen du.