Guanes Etchegaray misio bat duen artista da : planeta ekonomizatu.
Bere eskulturak sortzeko, kartoin, egur puxka zahar, pieza mekaniko, plastikozko poltsa, eta petrolio ontzi hutsetaz baliatzen da.
« Biltzen ahal ditudan materia guziak erabiltzen ditut », azaltzen du. « Ideia bat dudanean, abandonatuak eta suntsituak izanen diren gauzak xekatzen ditut nire inguruan, eta ainitzetan aurkitzen ditut. »
Guanes Etchegarayen eskulturak aurkeztuak izanen dira Josette Dacostaren pinturen ondoan « Bilketaren Artea » erakusketan, Itzal aktiboa elkarteak antolaturik, Garazin, ekainaren 16 tik goiti.
Biek bilketa ainitz maite dute, beren inguruko elementuen xeka ibiltzen dira, beren obretan erabiltzeko. Dacostak, bere koadroetan natura sartzen du, adibidez ardien ilea, lastoa, tximeleten hegalak eta intsektu hilak kolatuz.
« Nire helburua, » erraten digu, « bizi naizen ingurumenaren ikuspundu pertsonala bat ematea da, kostaldetik urrun den Euskal Herria, bere nekezaritza nortasuna oino atxikitzen duena. »
Etchegarayek, motibazio ainitz baditu. Alde batetik, erraten du, bere materiak aurkitzeak erosi baino « kontsumoa saihesten du ». Denbora berean, hondakin industrialak erabiltzen dituenean, hala nola surf taulak egiteko erabiliak izan diren silikona soberakinak edo burdin-xafla puxka zapalduak, xahutzearen aurka borrokatzen da.
Baina behar bada beretzat, gizateria osoarekin duen harremana elementurik garrantzitsuena da. Eskultura batentzat elementu gisa landua den objektu bat hartzen duenean, adibidez tresna zahar bat edo kamion zahar baten ardatza, harro da belaunaldiak zeharkatzen dituen maila bat katean izateaz. « Nik baino lehen lan egin duen norbaiten lanarekin harremanetan sartzen naiz. Iruditzen zait haren lana errespetatzen dudala eta kate batean lan egiten dudala »
Gure aitzineko erakustetetan bezala, erakusketa hontan haurrendako gida joko bat izanen da baita artistekin ezagutza-tailerak ere. Erakusketa hau Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatua da, baita Frantziako Fundazioarenarekin ere.
Eskertzen ditugu Euskal Kulturaren Erakundea, Garazi eta Luzaideko herriko etxeak, baita beste laguntzaileak ere.
Erakusketa idekia izanen da, egunero arratsaldeko 3tik 6ak arte, igandetan salbu, baita ere edonoiz hitz-ordu bat hartuz gero.Xehetasun gehiagorentzat dei ezazue 06 71 00 57 23 zenbakira edo mail bat igorri : itzalaktiboa@voila.fr