Home
Français
Ateliers de peinture
Prix Itzal aktiboa 2013
     Nos expositions
Contactez-nous
Euskara
Margotze tailerrak
Itzal aktiboa saria
   Gure erakusketak
EmazteArtea Garazin
GazteArtea Garazin
Olmo, Etxebarria, Dacosta
Emazteen artea V 3-4 11
Zeruertz desberdinak II 10/10
Impulsos 5-6.10
Emazteen artea IV 3-4.10
Zeruertz desberdinak 10.09
SOLIDO / LIKIDO 09
Emazteen artea III 3-4.09
Kolatze Artea 11.08
Bilketaren artea  6.08
Emazteen artea II 3.08
Erretratuaren artea 11.07
Emazteen artea 3.07
Expo Dacosta 11.06
Expo Goenaga 6.06
Kontaktua
Español
Premio Itzal aktiboa
     Exposiciones
Contáctanos
English
Itzal aktiboa art prize
   Exhibitions
   
 


Georges Braque eta Pablo Picasso margolari kubistek dute lehen aldikotz « kolatze » teknika erabili mendebaldeko artean 20. mendean.

Egunkari, afitxa, oihal puskak beraien pinturetan kolatuz, eguneroko bizitzari erreferentziak sartzen zituzten.

Materia eta azalen desberdintasunak obrei sakontasuna ematen zien, laster preziatua eta kopiatua izan zena.

Gaur egun, kolatze teknika famatua da eta artista anitzek erabiltzen dute.

Gure erakusketak Euskal Herrian bizi diren eta kolatze teknika adierazpide gisa erabiltzen duten hiru artisten obrak aurkeztuko ditugu.

Helga Massetani Buenos Aires-en sortua da eta Gipuzkoan bizi da, Villabonan.

Kolatze teknika erabiltzen du harreman afektiboak, sozialak eta hedatzen ari diren herrien arazoei buruzko gogoetak adierazteko.

Afitxak eta egunkariak mozten ditu hitzekin eta koloreekin jostatzeko.

Jantzien puskak kartoin gainean kolatzen ditu materia desberdinen arteko harremana xerkatzeko.

Josette Dacosta Donibane Garazin bizi da Baxe Nafarroan. Bere ingurumenaz inspiratzen da Euskal Herriko ikuspundu pertsonala adierazten duten pinturak sortzeko.

Bere kolatzeetan, autobus aterbeetan eta Baxe Nafarroako herrietako paretetan ikusten dituen afitxak erabiltzen ditu.

Pesten iragarkiak, eslogan politikoak eta manifetara deialdiak hartzen ditu.

Gauza horiekin Herriko eguneroko biziaren ikuspundu dinamikoa eta koloratua erakusten digu.

Keixeta ( Txiki Agirre Garate) Gipuzkoan bizi da, Zumaian. Bere pinturek bibrazio handiko kolore mundu batetan murgiltzen gaituzte. Bere lanak kalitate desberdinetako paper xuria oinarritzat hartzen du.

Paper puskak orri handi batzuen gainean kolatzen ditu. Gero disolbatzaileekin nahastua den pintura isurtzen du kolore efektuak sortzeko.

Bukatzeko « deskolatze » lan bat egiten du paper kolatuak kenduz, gelditzen diren kolore efektuak agerian emateko.

Gure erakusketa guziak bezala, haurrendako gida joko bat da, haurrek erakusketa bakarrik bisita dezaten, baita topaketa- tailerrak artistekin.

2 euroko parte hartzea eskatzen diogu haur bakoitzari, 15 eurokoa eskolarentzat.

 
   
Top