Home
Français
   Nos expositions
Euskara
   Gure erakusketak
Emazteen artea IV 3-4.10
Zeruertz desberdinak 10.09
SOLIDO / LIKIDO 09
Emazteen artea III 3-4.09
Kolatze Artea 11.08
Bilketaren artea  6.08
Emazteen artea II 3.08
Erretratuaren artea 11.07
Emazteen artea 3.07
Expo Dacosta 11.06
Expo Goenaga 6.06
Nor gara
Español
   Exposiciones
English
   Exhibitions
   
 


Horra, 2005. urteaz geroz, antolatu ditugun erakusketen zerrenda

2009ko urria / azaroa : « Zeruertz desberdinak » - Adierazteko moldea arrunt desberdina duten bost artisten bilgunea da. Helburua da ainiztasuna erakustea. Ainiztasuna artista bakotxak duen eginmoldeari buruz, bainan ere beren jatorrian eta beren formakuntzan ere bai.  

2009ko ekaina: « margolari bat, zizelkari bat » : Jean-Pierre Indart, tokiko zizelkariaren obrak ikusgai egon dira Josette Dacosta margolariaren langi/galerian.   

2009ko maiatza : « SOLIDO / LIKIDO 09 » erakusketak 25 artisten obrak agertu ditu. Denak Euskal herriko Bilboko unibertsitateko arte ederretako fakutateko ikasleak dira.  

2009ko martxo / apirila: "Emazteen artea III" erakusketak Baxe-nafarroan eta Nafarroan lan egiten duten hamar emazte artisten obrak agertzen ditu. Nazioarteko emaztearen eguna kari hiru ekitaldi antolatu dira Donibane Garazin: 2009ko apirila / maiatza: « Emazteen artea III » erakusketa Auritzeko kultur etxerat joan da.  

2008ko azaroa / abendua : Kolatze artea” - kolatzea adierazpide gisa baliatzen duten hiru artisten obren erakusketa. Joko-gida baten sortzea euskaraz eta frantsesez, tailerrak artistekin. 2008ko abenduaren 8-tik abenduaren 17-ra : Zumaiako Keixeta artistak sortzaile egonaldi bat egiten du Bixentenian Baigorrin nun ikasle-talde, herritar batzuek lan egiten ikusi eta harekin euskaraz solastatu duten.  

2008ko ekaina / uztaila  : Bilketaren artea” - Guanes Etchegaray-en zizel lanen erakusketa eta Josette Dacosta-ren pinturak. Biak bilketazale sutsuak dira, haien obretan sartzen ahal dituzten gaiak xerkatzen dituzte haien inguruan.  

2008ko martxo/apirila : "Emazteen artea II" euskal herri osoan lan egiten duten bederatzi emazte artisten obren erakusketa kolektiboa. Donibane Garaziko hiru gunetan antolatu da.

2007ko azaroa: «Erretratuaren artea»- euskal herri osoan lan egiten duten zazpi emazte potreta-egileen erakusketa. Joko-gida bat egin da eta eskoletako haurrentzat arte tallerrak.  

2007ko maiatza : Juan Gorriti zizelkari nafartarraren kadera fantastikoen erakusketa eta Josette Dacostaren margoak ikusgai. Joko-gida batekin eta haurrentzak arte tallerrak

2007ko martxoa: "Emazteen Artea" euskal herri osoko 14 emazte artisten erakusketa kolektiboa. Nazioarteko emaztearen eguna kari, hitzaldi baten aurkezteko liburuxka egin da, joko-gida bat eta artistekin tallerrak ere bai. Erakusketa Donibane Garaziko hiru gunetan iragan da.  

2006ko azaroa : Josette Dacostaren obren erakusketa joko-gida batekin eta artistarekin tallerrak. Donibane Garazi eta inguruetako eskoletako.

2006ko ekaina : Juan Luis Goenaga margolari Gipuzkoarraren obren erakusketa. Erakusketaren bisita joko-gida batekin landua eta artistarekin tallerra.

2006ko otsaila/martxoa : "Gatazken historioa" erakusketa. Barkoxe eta Mendikotako eskoletako haurrek Gonzalo Etxeberriarekin egin lanaren bilduma eta artista ainitzen obrak ikusgai.

2005eko uztaila : Sarako elizako habe kiskaliekin egin zizelanen erakusketa Sarako eta Donibane Garaziko herriko etxeen partaidetzarekin. Euskal museoan eta Pariseko Pirene Atlantikoetako etxean ere ibili da.

2005eko ekaina : Debako Juan Luis Baroja Colleten grabalan eta zizelan obren erakusketa. Artista egonaldi bat egin du. Donibane Garazi eta inguruetako herrietako eskoletako 160 haur errezebitu ditugu. Bera lanean nola ari den ikusi ahal izan dute eta berarekin taller bat egin ahal izan baita ere.

2005eko apirila : Barkoxeko Gonzalo Etxebarria eta Zumaiako Iñaki Olazabalen margolan eta zizelanen erakusketa Getariko museoaren partaidetzarekin. Gonzalo Etxebarriari buruzko aurkezpen liburuxka.










 
   
Top