Home
Français
   Nos expositions
Euskara
Nor gara
Artistak
Contact
   Gure erakusketak
Español
   Exposiciones
English
   Exhibitions
   
 



 - Gaur egungo artean interesatuta dauden pertsonez eta artista-talde batez osatutako elkartea da itzal aktiboa, 2004.urtean sortua.

- Donejakue bideko erromerian garrantzizko igarobidea den Donibane Garazin du bere egoitza, Iparraldeko Nafarroa Beherearen hiriburuan, hain zuzen.

- Erakusketak, pintura-ikastaroak eta beste zenbait ekintza artistiko antolatzen ditu.

- Artistak hartzen ditu.

- Bertako agintari eta eskolekin ekintza kulturalen prestaketan lan egiten du.

- Apolitikoa da eta bakarrik helburu kulturalak ditu.

Nortzuk gara?

Hèléne Larralde, hiri-plangintzan aditua, da elkarteko burua. Gure erakundearen fundatzaileen artean hiru pintore daude: Felix Anaut, Josette Dacosta eta Gonzalo Etxebarria; eskultore bat, Iñaki Olazabal; musika-irakasle bat: Mañolo Espellet; arte-historiador bat: Carey Good; eta kazetari bat: Nicholas Bray.

Zein da Itzal aktiboaren esanahia?

Erakundearen izenak Jorge Oteiza euskaldun eskultorearen olerki bat du oinarri. Olerkiak itzalari egiten dio erreferentzia, argiaren kontrakontu aktibo gisa.

        Argia argia baino ez zen 
              deusezetik
    Jainkoak ilunpea sortzen du
       eta gaueren ilunpetik
          eguna jaiotzen da
 
  eta argiaren egunean itzala jaiotzen da
     ez baita argi gabezia negatiboa
           ezen guretzat
   itz.al      izatearen ahalmena da
           itzal aktiboa
   argiaren presentzia bizia
       gure betiereko itzuleraren teoria
          itzaletik argira itzultzen gara
              gauetik egunera
      lurraren itzalean igotzen gara
           zeruaren gauetan

 
   
Top