Home
Français
   Nos expositions
Euskara
Nor gara
Artistak
Contact
   Gure erakusketak
Español
   Exposiciones
English
   Exhibitions
   
 


Itzal aktiboa elkartearen biltzar nagusia
Gure elkarteko biltzar nagusirat gomitatzen zaitugu. 2010eko apirilaren 3an, larunbatez, arratsaldeko 17.00etan iraganen da, ebiakoitzez, Josette Dacosta langia/galerian Zitadela karrikako 22.zenbakian Donibane Garazin.
Horra aipagaiak:
·   2009ko txosten morala eta iharduera txostena
·   2009ko konduak
·   Itzal Aktiboa orain eta bihar :
·   Euskaraz eramaitekoa den hizkuntz ekintzaren egitasmoa.
·   Profesionalizatze bidean, laguntza izaiteko hitzarmena. Euskararen erakunde publikoaren laguntzarekin kontabilitate analitikoa plantan eman nahi da.
·   2010eko aurrekontuak eta aurtengo erakusketen egitasmoak.
·   Administrazio kontseiluko kideen arraberritzea beharrez.
·   Beste 

« Emazteen artea IV » bere erakusketaren abiatzea -
2010eko apirilaren 3a arte - markatzeko mintzalditik landa Herriko etxeak eskaini zintzur bustitze bat eta ondotik erakusketako toki desberdinetan barna bisita bat proposatua izanen zauzue.

Agurtzane Anduetza margolari eta zizelkaria da. Potreta haundiak gauzatzen ditu, eta sorginen magia orroitarazten daukuten egoera batzuk zeramikaz adierazten dauzkigu. 
 
Arima bere egoera guzietan : Agurtzane Anduetza-k eskulturak sortzen ditu bere eskuetatik ateratzen denari erranahi bat xerkatuz. Eskulturak giza harremanei buruzko hausnarketak dira; bakardadea, larritasuna, eta barne bakera itzultzea adierazten dute.

Figuratibotik espresionismo abstraktura, Josette Dacosta-k koloreen eta ekaien adierazkortasuna erabiltzen du zeruhertz amaigabeak sortzeko, non begirada galtzen baita. 

Gorputza Martine Pinsolle-n gai maiteena da. Gorputzetik aurpegira pasatzen denean, kolorea nagusitzen da, eta jantziek pertsonaren nortasunaren errealitatea oroitarazten digute.

Jarrera eta jantziek margolanaren adierazkortasuna indartzen dute.




Barbara Stammel-ek aurpegi erraldoi batzuk margotzen ditu: biktimen etsipenetik gaizkileen bakardadera, grinaren zurrunbilotik errugabetasunaren lasaitasunera.

Barbara Stammel-ek pintzelez eta eskuz margotzen du. Dena pasatzen da haren margolan erraldoietan. 

 

 

Donibane Garaziko Herriko Etxearen,
Euskararen Erakunde Publikoaren
Euskal Kultur Erakundearen
eta Garazi-Baigorriko Herri Elkargoaren
sustenguarekin
eta
« Emazteak 3000 » -rekin partaidetzan
 

 
   
Top