Erakusketa Donibane Garazin 2009ko martxoaren 7tik goiti eta Auritzen apirilaren 8tik goiti
Hona hemen Euskal Herrian bizi diren eta lan egiten duten emakume artistei eskainitako hirugarren erakusketa. Ekintza hori jarraituz, konbentzituak gara gizonek menperatutako mundu batean emakumeen sentiberatasun desberdina konpartitzearen baliagarritasunaz.
Artista hauen estilo eta ekoizteko molde desberdinek – olio-pinturak, urmargoa, pintura errealistak eta abstraktoak, grabatzeak, egur zizelkatzea, instalazioak, muntatzeak – sorkuntza artistikoa aniztasunaren ikuspegi orokor bat eskaintzen dute.
Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak birziklatzen dute. Biltzen dituzten mota guztietako materialetaz baliatzen dira ezohizko obra apaingarriak sortzeko.
Begoña Durruty-k olio pintura erabiltzen du Arizcùn herria eta inguruko bazterren bizia erakusten dituzten koadroak egiteko.
Elena Dufur akuarelista da. Espinal inguruko nafartar paisaietaz inspiratzen da, goxotasunaz beteriko obrak sortzeko.
Lola Sarratea grabatzailea da. Nafarroako kondaira tradizionaletaz inspiratzen da, umore eta alaitasunaz beteriko obrak sortzeko.
Jacqueline Lebrun-ek akrilikoa, pimentuak eta paperarekin lan egiten du. Izadiaz inspiratzen da koadro abstraktoak egiteko, non koloreek dantzatzen eta kantatzen duten.
Josette Dacosta-k Euskal Herriko indarra eta sendotasuna adierazten ditu, kolore eta materialen leherketaren bitartez, pintura argitsuetan.
Maialen Dissard baserria eta euskal ohituretaz inspiratzen da koadroak, bideoak, instalazioak egiteko, non iragana orainarekin lotua den, eta irudimena errealitatearekin.
Odile Lascaray biltzen dituen habeetaz baliatzen da, euskal mitologia oinarritzat duten eskulturak sortzeko.
Zoe Bray antropologoa eta artista da. Bere pintura errealistak mundu garaikideaz duen ikuspundua erakusten du. Bere espezialitatea portretaren artea da.
Burgeten kokatua den Garaitzeko Asi, mota guztietako manifestaldi kulturalak antolatzen ditu, hala nola kontzertuak, antzerkia, pintura eta eskultura tailerak eta erakusketak. 2004 etik, 80 proiektu baino gehiago bururatu ditu. 2007 tik, mugaz bestaldeko Akitania-Nafarroa funtsarekin lan egiten