2006eko martxoaren 18tik, apirilaren 9rat, Donibane Garazin : Berterretxeko Pierraren erahilketa larria, Barkoxeko Arnauton jaunaren gizonen eskutik.
Erakusketa: Barkoxe eta Mendikotako eskoletako haurren lanak baita ere Gonzalo Etxebarriaren, Felix Anauten, Josette Dacostaren eta Iñaki Olazabalen obrak.
2005eko apirilean, Getariako Museoarekin eta Euskal Kultur Erakundearekin batera, Gonzalo Etxebarriaren pinturekin eta Iñaki Olazábalen eskulturekin, erakusketa bat prestatu genuen Getarian eta Donibane Garazin. Gonzalo Etxebarriaren lana aurkezteko liburuxka bat ere eman genuen argitara.
Gure kideek 2005eko ekainean Donibane Garazin ospatu zen Nafarroa Behereko Arte Plastikoen Bienalean parte hartu zuten. 2005eko ekaina eta uztaileko hilabeteetan Juan-Luis Baroja Collet eskultore eta artista grafikoa hartu genuen gure egoitzan, bere lanaren inguruan antolatu genuen erakusketa zela eta.
Ondoren, udaran, Donibane Garazi eta Sarako udalen laguntzarekin, Josette Dacostaren pinturekin eta Juan Gorriti eskultore nafarraren eskulturekin erakusketa bat antolatu genuen.
Josette Dacosta, baserriko giroa era abstraktoan erakusten duen artista Altzürükün urtero antolatzen duten gau lirikoa kari, aurreko astean zehar Ürrüti jauregian egiten den erakusketa profitatu du Josette Dacosta margolari baxenabartarrak, lana etxetik hurbil «erbesteratzeko». Landa giroa etxeen eta loreen bitartez erakusten duen artistak azken urteotan abstrakziorako joera gero eta markatuagoa erakusten du.
ALTZÜRÜKÜ
Josette Dacostak ohiko etxeak eta giro herrikoia islatzen ditu bere lanetan. Euskal Herria derrigorrezkoa du lanerako, batez ere landa giroa. «Ezin dut edozein tokitan lan egin. Nire ingurua behar dut, eta Euskal Herrian ez banaiz, sortu eginen dut etxean sentiaraziko nauen ingurua, ongi izateko ingurua», esan du. Euskal Herria Dacostarentzat inspirazio iturria da, batez ere bere herria.
«Nire inspirazioa Euskal Herria da, batez ere landa giroa, baserri ingurua. Nire etxea Izuran da, ardiak inguruan dituen herri txiki batean» azaldu du.