Zaragozan jaioa; bere gurasoak, ostera, Izaban jaio ziren, Nafarroako Pirinioetako herrian, hain zuzen. Parisen artea ikasi zuen. Ondoren, Madrilen eta Tangerren bizi izan zen. 1984.etik 1990era Irlandan bizi izan zenean Belfasten arte-galeria bat zuzendu zuen. 1990. urtean, bere sorterrira bueltatu zen eta 2001.ean Frantziako landazabaleko baserri batera joan zen bizitzera, Lot et Garoneko probintzian.
Bere pinturak paper eta mihiseen gainean egiten ditu eta eskultorea ere bada. Bere lanen gai nagusienetako bat giza gorputza da, beti modu abstraktuan irudikatzen duelarik. 2003. urteko abenduan Florentziako Bienaleko <Lorenzo il Magnifico> urrezko golardoarekin saritu zuten, bere lan-ibilbidea goraipatuz.
2005. urtean, Napolin gaur egungo arte-museo bat sortzeko, 100 artistaz osaturiko taldearen partaide izateko hautatu zuten.
Juan Luis Baroja-ren zizelketek, biziko gauza arruntak gogoarazten badituzte ere, bakotxak, bere nortasuna du adierazten misterio alde batekin. Frantzian Le Creusot eskualdean sortu da : bere aitak, Eibarren sortua, burnigintzan lan egiten du. 9 urtetan, bere aitamekin Euskal-Herrirat itzultzen da. Tindatzen hasten da, eta bere lehen erakusketa Eibarren iraganen da 1978an. Gabriel Ramos Uranga eta Mari-Puri Herrero erakasle zituela, kalkografia kurtsoetan parte hartzen du. Ondotik, Donostian, Eduardo Chillidaren bernuzatzailearekin, bere ikasketak segitzen ditu.
1983z geroztik, Deba herriaren bernuzadura eskola kudeatzen du. 1987z geroz, tindua uzten du eta zizelketaren ildoa segitzen, figuratiboa eta abstrazioaren bide erdian diren objektuak sortuz.
2005eko ekainaren 26etik uztailaren 16era, Donibane-Garazin, Josette Dacostaren erakustokian, Barojak bere obrak agertuko ditu : bernuzadura, eratxikidura, izari desberdinetako zizelketak. Aste batez, ekainaren 26etik uztailaren 2ra, artistak lekuan berean lan eginen du. Ekai desberdinak erabiliz, zink hostoak, zurak, karozeriako maztika, ereduak sortuko ditu. Brontzezko zizelketen egiteko, eredu horietan bermatuko da. Obraren ideiaren sorkuntzatik, gauzatu artinoko lanaren ulertzeko, tresna eta urrats desberdinen erakusketa ere ikusiko duzue.
Zoe Bray
Zoé Bray-k erretratugileen metodo klasikoen arabera lan egiten du, subjektuen aurkezpen leiala eginez. Zientzia Politiko eta Sozialetan doktore, Euskal Herriaren nortasunari buruzko liburu baten eta artikulu anitzen egilea da. Italiako Florencen ikasi zuen margotzen, Charles Cecil-en amerikar erratratugilearen estudioan. Bere margoetan, begien aitzinean dauzkan pertsonen ikuspegi intimoa transmititzeko indarrak egiten ditu, ez bakarrik hauen itxura fisikoa irudikatuz, baizik eta hauen izaera kontuan hartuz. Euskal Herriko bizitzaren aspektu desberdinei buruzko marrazki moretsuak ere egiten ditu.
Colette Dubuc
Ille-et-Villaine-n sortua, Colette Dubuc-ek Rennes-eko Arte ederren eskolan bere ikasketak egin ditu, Robert Tatin artistaren, Arte Gordinaren pertsona enblematikoaren, atelierra juntatu aitzin. 1950 hamarkada hastapenean, berarekin eta bere beste bi ikaslerekin Latino Amerikara – Brasil, Argentina, Txile, Uruguai- doa. Han, beraien aktibitate artistikoaz baina ere eskuzko lanekin bizi dira. Esperientzia hunkigarri hortatik, diziplina ainitzen jabetzea egin du baina ere, komentzimendua lortu du, artistak osoki bizi sozialean parte hartu behar duela, gazteri kreazioaren bidea errestuz.
Iñaki Olazábal:
GipuzkoakoAndoain herrian jaio zen. Gaur egun, kostaldeko Zumaia herrian bizi eta lan egiten du. 80ko hamarkadako lehen urteotan bere eskultore-karrera hasi zuen Sorabilla taldearen kide zelarik. Ondoren, bere ikasketekin jarraitu zuen Dusseldorfen, Alemanian.
Kolore monotono grisaxkak erabiliz, zink-laminekin egindako eskultura abstraktuak sortzen ditu. Eskulturak bukatuta dituenean, metalari azido klorhidrikoko trazu zurixkak jartzen dizkio, argitsuago egiteko, azken ukitua emanez.
Bere obrak Josette Dacostaren tailer-galerian Donibane Garazin erakutsiak izan dira 2003ko udan. Josette Dacostaren sustenguak ber denboran artista egoiliar bezala lan egitea ahalbidetu dio Haize Berri elkarteak Izuran antolatutako “uda erakusketa” kari. 2004an, Itzal aktibo elkartearen sortzaileetatik bat izan da, eta 2005an, Gonzalo Etxebarriarekin batera Itzal Aktiboak eta Getariako museoak elgarrekin antolatutako erakustaldi batean, Donibane Garazin eta Getarian betan gertatu dena, parte hartu du. Ber urtean, bere obrak Angelun Beatrix-Enea kulturgunean bai eta ere Andoainen erakutsi ditu. 2004 eta 2006 artean, bere “tailer ibiltarian” lan egin du eta Gipuzkoan Oria ibai-ertzeko herri desberdinetan egon da bertako leku bakoitzean eskultura bat sortuz. 2006ko udan, metalezko eskulturari buruzko erakustaldi batean parte hartu du ere Baxe Nafarroan Irisarriko kultur zentroan.
2007an Gipuzkoako Batzar Nagusiek antolatu konkurtso bat irabazi du terrorismoaren biktimendako monumentu bat sortzeko. 2008an, Hans-Jörg Dürr margolariarekin erakusketa bat egin du Bardozen, Pirinio Atlantikoetan.Erregularki erakusten ditu bere lanak urtero Madrilen ospatzen den ARCO gaur egungo arte-azokan. Halaber, bere lanak Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hiritan aurki daitezke; baita bilduma pribatuetan ere.
Josette Dacosta:
Burdeosen jaioa, bere ama euskalduna izanda, Euskal Herrian hazi zen. Teresa Muñiz espainiar pintore abstraktuaren estudioan ikasi zuen pintatzen. 1991.urtetik 1998. urtera arte Oxforden bizi eta lan egin zuen, Ingalaterran. 1998. urtetik aurrera Paris eta Euskal Herria artean banatu du bere denbora. Bere estudioa Donibane Garazin dago. Berak prestatzen dituen ehunetan, olioz eta tenperaz pintatzen du. Umeentzako arte-gidak idatzi ditu; baita Picassoren Guernicari buruzko liburuxka bat ere.
Gonzalo Etxebarria:
Bilbon jaioa, Zuberoan bizi da. Pintura, papera, eta ehuna erabiltzen ditu pintura abstraktuak egiteko. Hauen zeinuek eta formek, bere bizitza eta inguruko paisaien eta jendearen hausnarketak ekartzen dituzte gogora. Oteiza eskultoreak sortutako Debako arte-eskolan ikasi zuen, Gipuzkoan.
Gonzalo, ohiki parte hartzen du talde-laneko ekintza artistikoetan. Adibidez, Otsozelaia eta Isturitzeko historiaurreko kobetan 2003.urtean hasi zen proiektuan parte hartzen du. 2005. urtean bere pinturak Getariako Museoan egon ziren ikusgai, Iñaki Olazábalen eskulturekin batera.
2005-2006 urteetan zehar umeentzako proiektu artistiko bat zuzentzen aritu da, Barkoxeko etxe zahar batean. Proiektu hau, itzal aktiboa elkarteak Donibane Garazin prestatu duen erakusketan ikusgai egon da.