Home
Français
Euskara
Kolatze Artea 11.08
Bilketaren artea  6.08
Emazteen artea II 3.08
Erretratuaren artea 11.07
Emazteen artea 3.07
Expo Dacosta 11.06
Expo Goenaga 6.06
Lehen
Egunkarian
Artistak
Contact
Español
English
Expo
   
 


Josette Dacosta-ren tindu lan erakusketa baten bidez, haurrer zuzendu gida ludiko bat lagundurik, 2006-2007ko egitaraua du plazaratzen Itzal Aktiboa elkarteak. Publiko gazte batengan Arte Kontenporanoaren hedapena da Donibane Garazin oinarritua den elkarteak finkatu duen helburua. Horregatik, artistaren munduan haurrak sarrazteko, galdezketa ludiko bat erabiltzen da. 

Josette Dacosta animatzaile kulturala izan da luzaz; lan hamarkada horietan garatua izan duen oinarrizko ideia hori da : haurrek aurre iritzirik gabe Arte Obra preziatu eta begira dezatela. Desmartxa honi esker, haurrek sormenari askatasun osoa emaiten ahal diotela dio Josette-k.  

Ildo horretan segituz, Euskal Kultur Erakundea eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin Itzal Aktiboa elkarteak antolatzen dituen ikasleekilako bisitak artista berak eramaiten dituen tailer praktikoekin bururatzen dira.

Azaroaren 7tik abendoaren 15erat Donibane Garaziko Zitadelako karrikan dagoen artistaren tailerran izanen den erakusketak garai ezberdinetako ekoizpenak nahasten ditu : obra figuratiboak eta abztraktoak.

Eskola talde edo familiarekin erakusketa bisitatzeko, hitzorduaren hartzeko parada baduzue telefono zenbaki honetarat deituz : 06 71 00 57 23. 

Galdezketa ludiko

Egun on. Josette Dacosta deitzen naiz. Margolaria naiz. Hemen, ene lantegia da bai eta ere ber denboran, ene erakustokia. Lurrean hedatzen ditut ene margolanak eta tindatzen dut pintzelekin eta ene eskuekin. Plastikozko eskularriak ezartzen ditut, erabiltzen ditudan pigmentuak arriskugarriak baitira osagarriarentzat.

Margotzen hasi naiz duela hogei urte. Hemen ikusten ahalko dituzu ene biziko garai desberdinetan egin erretaulak. Ikusiko duzu nola kanbiatu dudan ene lan egiteko manera.

Hastapenean, gauzak ikusi bezala margotzen saiatzen nintzen. Jartzen nintzen ene telarekin, edonon, karrikan edo landa batean, margotzeko euskarria, pintzela eta olio-pintura hodiekin.

Bila ezazu erretaula bat, herri bat erakusten duena, bere eliza eta inguruko etxeekin. Izurako herria da, han bizi naiz.    

1. Urteko zein sasoietan margotua izan da ?

Neguan       Udaberrian         Udan          Udazkenean 

Maite dut ene herriko etxeen margotzea. Badira zenbait biziki zaharrak direnak.
Bakoitzak bere izena dauka.

2. Zenbat erretaulek etxeak erakusten dituzte ?   

        HIRU  /  LAU  /  BOST  /  ZAZPI  /  HAMAR

3. Zein da etxe hauen izena ?  

 BISTA EDER / XARTENIA / GURE AMETSA / BERSAITSIA / POLTEIA /  BERHAUTIA  / BAKEA

Gehienetan, tela gainean margotzen dut. Bainan batzuetan, beste ekai zenbait ere erabiltzen dut.

4. Ikusten ote duzu erretaula hauetarik bat ez dena tela gainean tindatua izan ?    Zeren gainean margotu dut ? 
     Beiraren gainean         Kartoiaren gainean      Metalearen gainean    
                  Egunkari paperkien gainean        Egurraren gainean 

Orain, xerka itzazu bi erretaula, hiri bateko karrika erakusten dutenak. Ezagutzen ote duzu ?  
Bai, Zitadelako karrika da, Donibane Garazin. Hor daukat ene lantegia.  

5. Zure ustez, non jarri naiz erretaula hauen margotzeko ?

  Karrikan      Teilatu gainean         Ene autoan       Auzoko balkoiaren gainean 

Emeki-emeki, ulertu dut margoak berak duela erretaula egiten. Gogoa gehiago koloreetan eta ekaietan daukat.

6. Bila ezazu erretaula bat, herri bat erakusten duena, eta tela gainari anitz gauza eratxikirik daukana ?  

    Zer ikusten duzu ?

    Zapata zaharrak      Ardi kaka      Hostoak      Lastoa     Ardi artilea     Kordakia    Afixa urratuak pusketan

Batzuetan, margotzerakoan, etxeei pentsatzen dut eta ateak margotzen ditut, edo leihoak, edo armazoiak, erretaula horiei izenbururik eman gabe.  Ikusten ote dituzu erretaula batzu, etxe parteak oroitarazten dizkizunak ?

7. Zein dira erretaula hauen kolore nagusienetarikakoak ?

 N°. ---    ----------       N°. ---    ----------         N°. ---    ----------

Gertatzen zait ene erretaulen margotzea, bakarrik koloreei eta ekaiei pentsatuz. Bada bat gela honetan.

8. Ikusten duzu ? Zein da haren zenbakia ?. …  Zeri pentsarazten dizu ?

Itsasoari ?   Oihanari ?   Ekaitzari ?   Fruitu gopor bati ?   Deuseri ?  Beste zerbaiti ?    (Zeri ? .... ) 

 
© Itzal aktiboa 2006                                                                         

 
   
Top