Home
Français
Ateliers de peinture
     Nos expositions
Contactez-nous
Euskara
Margotze tailerrak
   Gure erakusketak
Kontaktua
Itzal aktiboa saria
Español
     Exposiciones
Contáctanos
English
   Exhibitions
   
 


2011ko urria - azaroa: GazteArtea Garazin

Arte garaikidearen gazte sorkuntzarako 2011ko Itzal Aktiboa sariaren finalistak diren bost gazte artisten obrak erakutsen ditugu, Donibane Garazin. Iparraldeko eta Hegoaldeko arte munduan adituak diren 11 epaimahaikidek Zaloa Ipiña saritu dute argiari buruzko lan batengatik.

Bilbon bizi eta lan egiten duen artista gazteak Argi distira 7 izeneko argazkia aurkeztu zuen. Argazkia argiaren mogimendua eta bizitasuna gai duen serie baten parte da eta bideo laburra egiteko ere erabili zuen. Epaimahaiak lanaren kalitate teknikoa eta emaitza estetikoaren originaltasuna aipatu du.

2000€-ko sariaren helburua Euskal Herrian lan egiten duen artista gaztea saritzea da. Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen (Hogeit'a egitarauaren baitan) eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, aurten lehen aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria eskaindu du. Kalitate handiko artelan ugari aurkeztu zen sarira; 35 urtetik beherako arte ekintza ezberdinei zabaldutako saria, alegia.

Donibane Garazi Hiriko saria Anne-Laure Garicoix-en La chute d’Orlando Black izeneko margoak eskuratu du. Nautilus Lanzarote izeneko saria, aldiz, Veronica Domingorentzat izan zen; aurkeztu duen lana Bilboko hiri arkitekturak inspiratutako marrazkiz osatuta dago. Irakurri gehiago ...

Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria

1. araua: helburua

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen (Hogeit'a egitarauaren baitan) eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, aurten lehen aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria eskaintzen du.

Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da. Sari honek, sorkuntza, artistak, eta oro har, Artea agerian utzi nahi ditu.

Itzal Aktiboa elkarteak, lehiaketaren baitan hautaturiko bost artisten (edo artista kolektiboen) obren erakusketa kolektiboa antolatuko du, Donibane Garaziko 3 lekutan, 2011ko urrian zehar. Itzal Aktiboa Saria – 2011, bost artista horien arteko bati emana izanen zaio, erakusketa denboran.

Lehiaketarako, bitarteko guztiak onartuak dira: izan arte plastikoko ohiko sailak (eskultura, margoa, argazkia, etab.) ala arte kontzeptuala, instalazioak, bideoa, etab.

 

2. araua: baldintzak

Lehiaketa, Euskal Herrian (edozein lurraldetan) bizi eta lan egiten duten artistei irekia da. Izena emateko orduan 35 urte pekoa izan behar da. Lehiakide bakoitzak jadanik publikoki erakutsi gabeko obra bakarra aurkezten ahalko du.

Hautagaitza baldintza horien pean aurkeztu behar da:

Margoak: estilo eta teknika guztiak onarturik (olioa, tenpera, akrilikoa, tinta, binila, urmargoa, ikatza, arkatza, kolatzea, etab.) edozein euskarritan (oihala, papera, zura/egurra, plastikoa, metala, etab.). Aurkezturiko obrak ez du 2 metroko altuera edo zabalera gainditu behar.

Eskulturak eta instalazioak: obra, gai organiko edo ez-organiko orotan egina izan daiteke. Soinua, argia, bideoa, mugimendu elektrikoak ala mekanikoak barneratu ditzake. Obra argazki egitasmo digital gisa aurkeztu daiteke. Aurkezturiko obrak ez du 3 metroko altuera edo zabalera gainditu beharko, eta pisua 100 kg pekoa izan beharko du. Instalazio baten egileak, bere obra erakusketarako hautatua bada, honen muntaketarako baliabide guztiak ekarri beharko ditu. Muntaketa eta desmuntatzearen erantzukizuna bereak izanen dira.

Argazkiak: Argazkia euskarri fisikoan edo digitalean, zuri-beltzez edo kolorez aurkezten ahalko da, eta halabeharrez ordenagailuz. Aurkeztuko den obrak ez du 150 cm-ko altuera edo zabalera gaindu beharko.

Bideoak eta animazioak: edozein tresna digital ala analogikoa baliatzen duen bideoa, filma ala animazioa aurkez daiteke, 15 minutuko gehienezko iraupenarekin (goiburua eta kredituak barne). Erakusketarako hautatua den obraren egileak, honen emanaldirako tresnak bermatu beharko ditu.

Performantziak: edozein teknika eta adierazpen mota baita euskarri ere (erakusketa kolektiboan parte hartzeko hautaturiko artista bakoitzak bermaturik) onartuak dira. Performantzian parte hartuko duten artistak bost izanen dira gehienez, eta performantziaren iraupena ez da 15 minutu baino gehiagokoa izanen. Autore eskubideak ezagutuak eta errespetatuak izan behar dira.



3. araua: epaimahaia

Euskal Herrian arte garaikide inguruan famatuak diren pertsonaz osatua den epaimahaiak ditu erakutsiko diren obrak eta sarituko den artista hautatuko: 
 
Juanma Arriaga, Kur Galeria Kur, Donostia
Marie-Claude Berger, arte historialaria
Emilia Epelde, Epelde & Mardaras Galeria, Bilbo
Celia Eslava, artista
Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria
Christine Etchevers, margolaria
Ismael Manterola, arte historialaria, EHUko irakaslea, Bilbo
Olivier de Monpezat, Rocailles Biarritzeko Arte Eskolako zuzendaria
Iñaki Olazabal, eskultorea
Robert Poulou, bildumari
Aitor Ruiz de Eguino, eskultorea 
 


4. araua: saria

Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria – 2011 2.000 eurokoa izanen da.

Donibane Garazi herriko saria: erakusketa denboran, Gazte Gaitasunaren saria ere emanen da. Sari honen ezaugarriak berantago jakinaraziko dira.

 

5. araua: izena emateko xehetasunak

Izen-ematea e-postaz edo ohizko postaz egiten da. Artista bakoitzak obra bakarra baizik ezin du aurkeztu. Izen-emate txostenak aztertuko dira. Maila horretan, obrak - benetakoak - ez dira onartzen.

Izena emateko epe mugak ondokoak dira:

- e-postaz: 2011ko uztailaren 15a

- posta arruntaz: 2011ko uztailaren 10a (postako zigilua froga gisa harturik)

E-posta bidezko izen-emateak prixitzalaktiboa@gmail.com helbidera igorri behar dira. Erantsitako fitxategiak ez dira 5MB baino pisuagoak izan behar.

Posta bidezko izen-emateak berriz, ondoko helbidera igorri behar dira: Itzal Aktiboa - c/o Donibane Garaziko Herriko Etxea - Charles de Gaulle plaza, 13 - 64220 Donibane Garazi. Horretaz gain, e-posta bidez igorketaz abisatzea eskatzen da: prixitzalaktiboa@gmail.com.

Artistei txostenen eskuratzearen berri emanen zaie, e-posta bidez.

Izena emateko txostena ondokoekin osatuko da:

·         Artistaren (edo kolektiboko artisten) izena, helbidea, sorteguna, e-posta eta telefono zenbakia.

·         Lehiaketara aurkezten den obraren argazkia (gutxienez 15 x 20 cm-koa, gehienez 20 x 30 cm-koa) edo, performantzia edo instalazioa bada, obraren azalpena: ikus-entzunezko edo net-art-eko obren kasuan, DVD edo CD bat, ordenagailu edo DVD irakurgailu arrunt batez irakurgarria, edo internet lotura bat (URL).

·         Obraren fitxa bat, goiburua, sortze urtea, teknika, materia eta neurriekin; Ikus-entzunezko obren kasuan, iraupena zehaztu beharko da ere.

·         Obra azaltzen duen memorio bat, hiru orrikoa gehienez.

·         Artistaren (edo kolektiboko artisten) ibilbideaz eta arte izapideaz xehetasunak eskaintzen duen Curriculum Vitæ, hiru orrikoa gehienez.

·         Obraren muntaketaz eta instalazioaz xehetasunak, behar izanez gero, plano, zirriborro edota bestelako xehetasunez horniturik, arte egitasmoa ongi ulertzen laguntzeko, bost orrikoa gehienez.

·         Artistaren obra orokortasunean neurtu ahal izateko, bestelako fitxategiak, argazkiak etab. igortzen ahalko zaizkio epaimahaiari. Haatik, epaimahaiak ez ditu derrigor begiratuko. Ez da, aurkezten denari fitxategirik itzuliko.

 

6. araua: erakusketa

Epaimahaiak lehiaketan aurkeztuko diren obretariko 5 hautatuko ditu, eta obra horien egileak erakusketa kolektiboan parte hartzera gomitatuko ditu. Artistek, nahi izanez gero, erakusketa beste obra batzuekin osatzen ahalko dute. Erakusketa, Donibane Garazin, Herriko Etxearen eta Itzal Aktiboa elkartearen egoitzetan antolatuko da. Urrian zehar egonen da bertan.

Itzal Aktiboa eta Donibane Garaziko herriko sarituak erakusketa garaian antolatuko den ekitaldiaren kari ezagutuko dira. Data berantago finkatuko da.

Erakusketaren muntaketa eta antolaketa Itzal Aktiboaren esku geratzen da. Obra garraiatze (joan-jina) eta asegurantzen kostuak artisten esku geratzen dira.

 

7. araua: erantzukizunak

Itzal Aktiboa elkarteak erakutsiko diren obren zaintza eta babesa ahalik eta hoberen bermatuko du. Aldiz, ez du balizko kalteentzat erantzukizunik, izan lapurreta, sutea edo bestelakoentzat, izan obrei edo pertsonei, eta hori, gertakaria irauten duen bitartean. Artista bakoitzak, norberaren aldetik, asegurua hartzen ahalko du. Artistak lehiaketaren garapenaz informatzera gomit dira, www.itzal-aktiboa.net web gunera joz.

 

8. araua: adostasuna

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta errekurtso aukerarik gabekoak dira.

Lehiakide bakoitzak Itzal Aktiboari igorritako testu eta irudien erreprodukziorako baimena ematen dio, katalogo edota artxibo baten balizko argitaratzeko eta web gunean ezarriko dituen xehetasunerako, baita elkartearen bestelako komunikazio eta ekintzetarako ere.

Lehiakide bakoitzak bere datu pertsonalak Itzal aktiboaren datu basean sartzeko elkarte berak eta bere ordezkariek erabiltzea onartzen du.

Lehiaketan parte hartzeak arautegi honen onarpena dakar, osotasunean.

Deialdi honi buruzko xehetasun gehiagorako: itzalaktiboa@voila.fr

Izena emateko azken epea (e-posta bidezkoentzat) 2011ko uztailaren 15ean, 18:00etan finkatua da.

 
   
Top